Edukira joan

Atalanta Bergamasca Calcio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atalanta Bergamasca Calcio SpA
Ezizena(k)La Dea ("jainkosa"), Nerazzurri ("beltz-urdinak")
Regina delle provinciali ("probintzietako erregina")
Sorrera1907
Futbol zelaiaStadio Atleti Azzurri d'Italia
edukiera: 24.642 lagun
inaugurazioa: 1928
PresidenteaItalia Antonio Percassi
EntrenatzaileaItalia Gian Piero Gasperini
LigaSerie A
2022-235.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Atalanta Bergamasca Calcio SpA Italiako futbol talde bat da, Bergamo hirikoa. 2024. urtean UEFA Europa League txapelketa irabazi zuen.

Etxeko partidak Stadio Atleti Azzurri d'Italian jokatzen ditu.

1904an bazen futbol talde bat Bergamon, Bergamasca izenekoa eta 1907an Atalanta izeneko bat sortu zuten. Atalanta jainkosa grekoaren izena jarri zioten. 1920an talde biek bat egin zuten.

Historia luzea duen talde apala izan arren Regina delle provinciali ("probintzietako erregina") izena eman izan zaio, izan ere metropoli handietakoak ez diren taldeen artean historia politena duena baita, 53 denboraldi egin baititu Serie A-n.

Lortu duen lehenengo titulua 1963ko Kopa da, finalean Torino FC 3-1 emaitzaz garaitu zuen. 1987an bigarren final bat jokatu zuen baina SSC Napolik erraz irabazi zion. Honek ordea Europako Futbol Errekopa jokatzeko aukera eman zion, bigarren mailako taldea zen arren, eta final erdietara iritsi zen, lehen mailakoa ez den talde batek lortu duen emaitzarik onena da oraindik ere. Gerora txapelduna izango zen RKV Malinas talde belgikarrak kanporatu zuen etxean zein kanpoan 2-1 emaitzaz irabazita.

1991ean UEFA Kopa jokatu zuen, baina Milango Interrek kanporatu zuen final laurdenetan. 1996an jokatu zuen orain arteko azken Kopa finala eta berriz ere galtzaile atera zen, oraingoan ACF Fiorentinaren aurrean.

2016-17 denboraldia bikaina izan zen eta laugarren postuan sailkatu zen, inoizko emaitzarik onena, 1948ko bosgarren postua gainditu baitzuen. Hurrengo urtean UEFA Europa Leaguera itzuli zen. 2017-18 denboraldian 7. postuan amaitu zuen eta Europa Leaguerako sailkatu zen berriz. 2018-19an denboraldi bikaina osatu zuen, ligan hirugarren egin baitzuen eta Kopa finala ere jokatu baitzuen, txapeldun izan ez bazen ere.Hurrengo bi ligatan ere hirugarrena izan da eta 2021ean Kopa final berria jokatu zuen, baina oraingoan ere ez zuen titulua lortu.

2023-2024 denboraldia bikaina izan zen eta UEFA Europa League txapelketa irabazi zuen finalean Bayer Leverkusen 3-0 emaitzaz garaituta. Bayerrek denboraldi hartan galdutako partida bakarra izan zen.

1907an sortu zenean Atalantak kolore zuri-beltza zuen eta Bergamascak zuri-urdina. Biak 1920an elkartu zirenean kolore urdina eta beltza hartu zituzten.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Atalanta 1907
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Bergamasca
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1920
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
klasikoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-19
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-20
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-21
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-22
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-23

Nazioartean: 1

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


2022-23ko Serie A
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese